Munduko Emakumeak taldeak prest du apirilerako ekintza: oinez goiz buelta egingo dute Aiako Iturraran parketxera. Tren geltokitik abiatuko dira 09:15ean, eta ibilaldian parte hartzera animatu dituzte Orioko emakumeak. Egun horretan irekiko ditu ateak, gainera, Iturraranen bertan, Landare Berezien 22. Azokak.
Txangoa seme-alabekin egin daitekeela nabarmendu dute, eta informazio gehiago nahi duenak 623 17 85 53 telefonora deitu dezakeela edo mezua idatzi saregile@orio.eus helbide elektronikora.