Antxiola kalea ibilgailuentzat itxita egongo da asteartean, hainbat orduz

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 12a

Artxiboko irudian, Antxiola kalea.

Kale horretako lanak tarteko, ibilgailuek San Martindik irten beharko dute astearte goizean.

Antxiola kaleko eraikin baten fatxadan eta teilatuan egingo dituzten lanak direla eta, kale hori itxita egongo da ibilgailuentzat apirilaren 14an, asteartearekin, hainbat orduz.

Lanak goizean egingo dituzte, eta tarte horretan, ibilgailuek San Martindik irten beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide