Osasun zerbitzu hobea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 8a

Osasun zerbitzu hobea eskatzeko gaur eguerdian egindako elkarretaratzea, Orioko anbulatorioaren atarian. (Julene Sorarrain)

Aste Santuko oporraldia dagoeneko igarota, berriz ostegunero hasiko dira elkartzen osasun zentroaren atarian, mediku gehiago egotea eta eraikina zahaberritzea eskatzeko, besteak beste.

Aste Santuko oporraldiaren ostean, herritarrak berriro elkartuko dira bihar, ostegunarekin, 12:00etan osasun zentroaren atarian, zerbitzu hobea eskatzeko. 

Urte hasieran hasi zituzten ostegunetako elkarretarazeak, Erizain gehiago orain! edota Orion mediku gehiago nahi dugu"! lelopean, herrian mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea eskatzeko helburuarekin. Hala, bihar beste behin elkartuko dira anbulatorioan, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Hurrengo elkarretaratzea apirilaren 16an izango da, ostegunarekin, leku eta ordu berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide