'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna, apirilaren17an Karela kiroldegian

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 31

Pailazoen ikuskizuneko une bat. (Goiena)

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Orion izango dira etxeko txikienen gozamenerako. Sarrerak Kutixi kafetegian eta online daude salgai. 

Zerua lapurtu dute ikuskizunarekin Oriora etorriko dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore apirilaren 17an, ostiralarekin. 17:00etan hasiko da emanaldia Karela kiroldegian, 70 minutuko iraupena edukiko du, eta sarrerak salgai daude Kutixi kafetegian nahiz online, Katxiporreta.eus atarian. 

Orioko Herri Ikastolak antolatu du pailazoen ikuskizuna, urtero egiten duen aste kulturalaren barruan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide