Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineruak San Jose Bandera irabazi zuen atzo Astilleroko (Espainia) uretan. Proba horrez gain, zortzikoena ere jokatu zuten oriotarrek, eta bertan ere azkarrenak izan ziren.
Hala, traineruetan 15:03,66ko denbora behar zuten OAEko arraunlariek helmugara heltzeko, bigarrenari 34 segundo aterata. Zortzikoen proban, berriz, 10:46,26ko denboran amaitu zituen lanak Oriok, bigarrenari minutu pasatxo aterata.
Gainera, sprint modalitateko probetan ere parte hartu zuten etxeko arraunlariek, eta horietan ere garaipena eskuratu zuten.