Sahararen aldeko festa solidarioa ospatuko dute igandean

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 18a

Iazko Saharako Festa Solidarioko momentu bat, Herriko Plazan. (Onintza Lete Arrieta)

Guerara Orio elkarteak antolatuta, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa duela 50 urte aldarrikatu zutela ospatuko dute igandean. Horretarako, manifestua irakurriko dute udaletxeko balkoitik, eta jarraian, herritarrek Saharako janaria dastatzeko aukera izango dute. 

Guerara Orio elkarteak, Ireki Begik eta Orioko Udalarekin elkarlanean, Sahararen aldeko festa solidarioa antolatu du igande honetarako. Hain justu, Herriko Plazan izango da hitzordua, eta bertan, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa duela 50 urte aldarrikatu zutela ospatuko dute.

Hori horrela izanda, 12:30ean manifestuaren irakurketa egingo dute udaletxeko balkoitik, festari hasiera emateko. Ondoren, 13:30etik aurrera, Saharako janaria dastatzeko aukera izango dute herritarrek. Hala nola, kuskusa 5 euroan, haragi pintxoak 7 euroan eta Palestinako postreak euro 1ean salduko dituzte, eta bildutako dirua Saharako kanpamentuetara bidaliko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide