Mikel Markezek kontzertua eskainiko du gaur iluntzean Kultur Etxean

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 18a

Mikel Markez musikaria. (utzitakoa)

Orioko Korrika Kulturalaren barruan, Gezurrari zor disko berriko abestiak aurkeztuko ditu gaur, 19:30ean hasita, Kultur Etxean. Sarrerak eskuragarri daude Turismo Bulegoan. 

Mikel Markez musikari eta Orioko bizilagunak disko berria kaleratu zuen pasa den astean. Gezurrari zor izenburupean, bederatzi bertsolarirekin batera sortu ditu bederatzi abesti berri. "Badira egia batzuk barrez esaten direnak. Badira gezurrak kantuz agerian uzten direnak. Gezurarri zor hitza erdigunean jartzen duen diskoa da", esan du Markezek lanaren inguruan. 

Besteak beste, Esti Markez aiarrak, Jon Maia zumaiarrak, Ane Labakak, Odei Barrosok eta Andoni Egañak hartu dute parte musikariaren azken proiektuan. Disko osoa dagoeneko plataforma digital guztietan dago entzungai.

Kontzertua, gaur iluntzean

Orioko Korrika Kulturalaren barruan, Markezek azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu gaur, 19:30ean hasita, Kultur Etxean. Musikaria, ordea, ez da bakarrik izango oholtzan. Izan ere, Arkaitz Miner eta Iker Laurobarekin batera eskainiko du emanaldia, baita Jon Sarasua bertsolariaren laguntzarekin ere. Sarrerak eskuragarri daude, 12 euroan, Turismo Bulegoan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide