Bertso poteoa, herriarteko txapelketaren atarian

Aiora Arriola 2026ko martxoaren 14a

Arratsaldean jokatuko den txapelketaren aurretik, kalez kale ibili dira herritarrak bertsoak entzunez. Giro itzelari jarraipena emateko, herri bazkaria egin dute Gure Etxea Elkartean.

18:30ean hasiko da Orioko Etxeluze Gaztetxean Urola Kostako Herriarteko Bertso Txapelketaren finaleko saioa, eta bertan, Getariako Arrai Nahastua eta Zarauzko Allepunta taldeak arituko dira elkarren kontra bertsotan.

Finala jokatu aurretik, ordea, egunari hasiera emateko bertso poteoa egin dute herrian. Eguraldia lagun izan ez bada ere, herritarrek ez dute hitzordura huts egin. Herriko plazan elkartu dira, eta bertako tabernan kopa bana hartu ondoren, Gabon tabernara hurbildu dira. Han, aterpeaz baliatuta euritik babestu, eta iritsi bezain laster hasi dira bertsotan.

Eguerdian, herri bazkariari ekin diote Gure Etxea Elkartean, arratsaldeko finaleko saioa ikustera indarrak hartuta joateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide