Hiru herritarrek antolatuta, Joxe Arregi teologoak hitzaldia eskainiko du Orion martxoaren 16an, astelehenarekin, 19:00etatik aurrera Salatxo aretoan. Nola hitz egin Jainkoaz gaur, sinesgarritasunik galdu gabe? izenburua jarri diote, eta hitzaldirako sarrera librea izango dela azaldu dute antolatzaileek, aretoa bete arte.
Joxe Arregi (Azpeitia, 1952) Parisko Institutu Katolikoan Teologian lizentziatu eta doktoratu zen, eta Gasteizko eta Deustuko Teologia Fakultateetan irakasten du. Frantziskotar ohia da eta hainbat lan ditu argitaratuak, tartean Jainkoa, jaun goikoaz harago liburua.