Pilates saioa egingo dute larunbat honetan, Saregilen

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 9a

Munduko Emakumeen Topaguneak antoalatutako yoga saio bat. (utzitakoa)

Munduko Emakumeen Topaguneak hileroko hitzordua izango du martxoaren 14an, larunbatarekin. Hain justu, pilates saioa antolatu dute oraingo honetan, eta Celeste Martinezen gidaritzapean, mugimendu kontzientea lantzen ikasiko dute. 

Saregile emakumeen etxeak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, Munduko Emakumeen Topagunea aurki daiteke. Talde autogestionatua da, eta hileko hirugarren larunbatetan elkartzen da, Saregilen bertan, esperientziak partekatzeko. 

Hori horrela, dagoeneko zehaztu dute hilabete honetako hitzordua. Martxoaren 14an, larunbatarekin, pilates saioa egingo dute Celeste Martinezen gidaritzapean. "Pilatesek, gorputza indartzeaz gain, gure buruari entzuten, arnasa hartzen eta intentzioz mugitzen irakasten digu", kontatu du Martinezek. Saioan, besteak beste, mugimendu kontzientea, gorputzaren eta buruaren arteko lotura, eta ongizatea landuko dituzte. 

Hitzordua arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da, Saregilen, eta informazio gehiago eskuratzeko, 623 17 85 53 zenbakira deitu daiteke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide