Ostargik bazkaria antolatu du 35. urteurrena ospatzeko

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 5a

Artxiboko irudian, hainbat lagun Ostargik Kaia kalean duen egoitzan. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko joskintza elkarteak gaur bete du urtemuga, eta bazkaria antolatu du martxoaren 14rako. Izena emateko epea zabalik dago. 

Martxoak 5 ditu gaur, egun berezia Ostargi joskintza elkartearentzat, 35 urte bete dituelako. Urteurrena ospatzeko, elkarteak bazkaria antolatu du datorren asterako, hilaren 14rako, larunbatarekin. 

Bazkaria Zaharren Babeslekuan egingo dute, 14:00etan, eta izena bezperara arte emateko aukera egongo da, martxoaren 13ra arte, honako zenbakira deituta edo idatzita: 608 96 09 59. Ostargiren lokalean bertan ere eman daiteke izena. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide