Ipuin kontaketa saioa izango da astelehen arratsaldean Kultur Etxean

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 4a

Miriam Mendoza ipuinak kontatzen.

Ohi bezala, Miriam Mendozak kontatuko dizkie ipuinak herriko haurrei, 18:00etan hasita, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Orioko Udalak antolatuta, ipuin kontaketa saioa egingo dute martxoaren 9an, astelehenarekin. Ohi bezala, saioa HH3tik gorako haurrentzat izango da, eta parte hartzeko izena eman beharko da, liburutegian. 

Beste saioetan bezala, Miriam Mendoza zarauztarra arduratuko da ipuinak kontatzeaz, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide