Orio Cup sofbol lehia, larunbat honetan Mendibeltzen

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 27a

OBBko jokalari bat, bateatzen. (OBB)

Orioko Bate Bizkorrak (OBB) taldeak Nafarroako bi talde izango ditu aurkari herrian bertan jokatuko duten triangularrean: Izaga eta Arga taldeak. 

Larunbat honetan Orio Cup txapelketa triangularra jokatuko du Orioko Bate Bizkorrak (OBB) sofbol taldeak etxean bertan, Mendibeltzen. Ohorezko mailako ligaren hasiera prestatzeko partidak izango dira, eta Nafarroatik etorriko dira aurkariak: Izaga eta Arga.

Aurreneko partida 10:00etan hasiko da, eta etxeko taldeak Arga hartuko du. Handik bi ordura, 12:00etan, Izaga eta Arga neurtuko dira. Eta, azkenik, 14:00etan, OBBk Izagaren kontra jokatuko du partida. 

Liga, berriz, martxoaren 15ean hasiko da, eta oriotarrek Madrilen jokatuko dituzte aurreneko jardunaldiko bi partidak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide