Etxeluze gaztetxeak hitzordu hirukoitza antolatu du datorren astebururako. Hain zuzen ere, Dena, Mikosis eta Grapa taldeak igoko dira oholtza gainera martxoaren 7an, larunbatarekin.
Dena Ondarroako (Bizkaia) musika talde bat da. Xabat, Unai eta Beñatek osatzen dute, eta 2020an beren lehen lana Ezer Sentitzeko kaleratu eta aurkezten ibili ondoren, iaz argitaratu zuten azken diskoa, Anabasa. Hain zuzen ere, Anabasa eremua filmari egiten dio erreferentzia diskoaren izenburuak, eta "aurkitutako lekuez eta galdutakoez" hitz egiten du.
Gernikako (Bizkaia) talde da Mikosis, eta rock eta post-punk generoetan murgiltzen da. Carla, Garazi eta Ane Mei partaideek osatuta, "soinu gordin, ilun eta zikinekin" jolasten du hirukoteak.
Grapa, berriz, Zumaiako nahiz Bergarako (Gipuzkoa) laukote batek osatzen du. Talde "hasi berria" da, eta oro har, 90. hamarkadako punk klasikoa jorratzen du. Beren hitzetan, "punk elegantea", hain justu.
Hala, ateak iluntzeko 22:00etan zabalduko dituzte, eta sarrerak gaztetxean bertan erosi ahalko dira, 8 euroan.