Orio Arraunketa Elkarteak martxoaren 12an egingo du ohiko batzar nagusia

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 25a

Orain bi urte, ezohiko batzarra egin zutenean Arraunetxen. (Joxemari Olasagasti)

Ohi bezala, iazko balantzea egingo dute elkarteko bazkideen aurrean, baita 2026ko aurrekontuari buruzko azalpenak eman ere. Horiek, amaieran, galderak eta eskariak egiteko aukera edukiko dute. 

Orio Arraunketa Elkarteak jarri du data ohiko batzar nagusia egiteko: martxoaren 12an, ostegunarekin, elkartuko dira zuzendaritzako kideak elkarteko bazkideekin. 18:30ean hasiko da batzarra Arraunetxeko areto nagusian, eta gai zerrenda urteroko puntuek osatuko dute: aurrena azken batzarreko akta irakurri eta onartuko dute; ondoren, iazko urteko balantzea egingo dute; azkenik, aurtengo aurrekontuaren berri emango dute. 

Bazkideek, amaieran, galderak eta eskariak egiteko aukera edukiko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide