Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek urteroko dantza emanaldia eskainiko dute gaur, igandea, Karela kiroldegiak, eta dantzari txikiek nahiz harmailak goraino bete dituzten ikusleek erruz gozatu dute dantzaldiarekin.
Aurten ere bitan banatuta egin dute dantza saioa: 13:00etan 4 eta 6 urte arteko 84 ikasle aritu dira beren senideen eta lagunen aurrean dantzan, eta 17:00etatik aurrera beste horrenbeste egin dute 7 eta 13 urte arteko 132 dantzarik. Danbolin eskolan ikasitakoak trebeziaz erakutsi dituzte guztiek ere.
Dantzariekin batera izan dira eskolako instrumentuko ikasle eta irakasleak, baita Harribil dantza taldeko kideak ere.