Orioko Udalak kanpineko bi harreragile kontratatzeko deialdia kaleratu du. Kontratazio epea, ordea, ezberdina izango da postu bakoitzarentzat: zortzi hilabete eta erdi ingurukoa bata –otsailaren 25etik azaroaren 10 arte–; eta lau hilabete ingurukoa bestea, egutegiaren arabera. Hautaketa prozesua Lanbideren bitartez egingo dute eta hautagaiek otsailaren 20ra arte izango dute aukera izena emateko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dituzte kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Izena emateko betekizunen artean daude, besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea eta euskarazko hirugarren hizkuntza eskakizuna izatea.