Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute otsailaren 22an

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 10a

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldia. (Guka)

Karela kiroldegian izango da ikuskizuna, eta iaz bezala, aurten ere saioa bitan banatuko dute: lehena 13:00etan hasiko da, eta 17:00etan bigarrena.

Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek urteroko dantza emanaldia eskainiko dute otsailaren 22an, igandearekin. Hain justu, Karela kiroldegian izango da ikuskizuna, eta iaz bezala, aurten ere saioa bitan banatuko dute: 13:00etan izango da lehen txanda, eta 17:00etan bigarrena.

Lehen txandan 4 eta 6 urte arteko 84 ikaslek hartuko dute parte, eta euskal dantza oinarri hartuta prestatu dituzten koreografiak egingo dituzte. 17:00etan, berriz, 7 eta 13 urte arteko 132 dantzari aterako dira jendaurrera, euskal dantzak eta bestelako koreografiak interpretatzera.

Haiekin batera izango dira eskolako instrumentuko ikasle eta irakasleak, baita Harribil dantza taldeko kideak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide