Palestina-Orio elkartasun taldeak antolatuta, No Other Land dokumentala emango dute ostegun arratsaldean, 18:30ean hasita, Kultur Etxean. Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko dute ikus-entzunezkoa, azpitituluen laguntzarekin.
2024ko otsailean estreinatua, Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham eta Rachel Szor zinema zuzendarien film dokumentala da No Other Land. Istorioak Basel Adra Zisjordaniako Masafer Yattako ekintzaile gazte palestinarraren bizitza kontatzen du. Izan ere, Basel haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan.
Halaber, filmak jaioterriaren erauztea ere dokumentatzen du, nola gobernu israeldarrak bertaratutako soldaduek pixkanaka etxeak eraisten eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten, hain zuzen. Baselek Yuval kazetari israeldarra ezagutzen du, eta bere ahaleginetan lagundu dio hark.
Ikus-entzunezkoak Oscar saria jaso zuen 2025. urtean, dokumental onenarengatik. Halaber, izendatua izan da ere Bafta sarietan eta Berlinale zinemaldian.