Sheila Melconek indarkeria matxistei eta erreparazio feministari buruzko hitzaldia emango du gaur, Saregilen

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 6a

Sheila Melcon psikologoa. (utzitakoa)

Indarkeria matxisten aurrean, erreparazio feminista izeneko hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Sheila Melcon psikologo eta gizarte hezitzaileak, Saregile emakumeen etxean. Saioa euskaraz izango da, eta sarrera doako da herritar guztientzat.

Saregile emakumeen etxeak antolatuta, Indarkeria matxisten aurrean, erreparazio feminista izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur arratsaldean, Saregilen bertan. 

Hitzaldia Sortzen aholkularitzako kide Sheila Melcon psikologo eta gizarte hezitzaileak gidatuko du. Hainbat urtetako esperientzia du Melconek, izan ere, gizarte bazterkeriako arriskuan dauden kolektiboekin egindako hainbat proiektutan hartu du parte. Halaber, prestatzailea da berdintasunari, indarkeria matxistari, sexu hezkuntzari eta familia orientazioari lotutako tailerretan. 

Hala, hitzordua 17:30ean hasiko da, Saregilen, eta sarrera doakoa da herritar guztientzat. Saioa euskaraz eskainiko dute, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide