Orioko Udalak antolatuta, ipuin kontaketa saioa egingo dute otsailaren 9an, astelehenarekin. Ohi bezala, saioa HH3tik gorako haurrentzat izango da, eta parte hartzeko izena eman beharko da, liburutegian.
Ohi bezala, Miriam Mendoza zarauztarra arduratuko da ipuinak kontatzeaz, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean.