Kalez kale kantari ibili dira Zaraguetako ikasleak, Santa Ageda bezperan

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 4a

Herriko kaleak hartu dituzte Zaraguetako ikasleek gaur goizean, Santa Ageda bezperan. Makilak eskuetan, kantari ibili dira herrian zehar, santa eskean. Arratsaldean, ikastolakoen txanda izango da, 18:00etan.

Santa Ageda egunaren bezpera da gaur, eta herriko gaztetxoak kalera irten dira, makilak eskuetan koplak eta bertsoak elkarrekin abestera. Hain justu, Zaragueta Herri Eskolako ikasleak aritu dira kalez kale abesten gaur goizean. Eskolan hasi dute ibilbidea, eta euskaltegian nahiz eguneko zentroan geldialdiak egin ostean, Herriko Plazatik igaro eta Sukia parkean amaitu dute kalejira. 

Orioko Herri Ikastolakoek, aldiz, 18:00etan jarri dute hitzordua. Ikastola aurreko plazoletan elkartu, eta kalez kale ibiliko dira kantuan. Herriko Plazan amaituko dute santa eskea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide