Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du igandean, Etxeluzen

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 3a

Arratsaldez izango da emanaldia, eta sarrerak Gaztetxean bertan erosi ahalko dira, bost euroren truke. 

Joseba Irazoki abeslari, gitarra jotzaile eta musikari nafarrak kontzertua eskainiko du igande honetan, Etxeluze gaztetxean. 

Bere estiloak, besteak beste, euskal folklorea eta inprobisazio askea nahasten ditu. Diskografia zabala du gainera Irazokik, izan ere, 20 diskotik gora kaleratu ditu. Bere azken lanak Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) izena du eta 2024an kaleratu zuen. 

Hala, emanaldia 18:30ean hasiko da eta sarrerak gaztetxean bertan erosi ahalko dira, bost euroren truke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide