Areto bete jende bildu da Oteizari buruzko dokumentalaren aurkezpenean

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 31

Danok Oteiza egitasmoa aurkeztu zuten atzo Orioko Kultur Etxean, eta jarraian plazaratu zuten Oteiza 14 apostolu ikus-entzunezkoa. Harrera beroa izan zuen emanaldiak.

Jorge Oteiza eskultorearen bueltan Oskar Alegriak ondutako Oteiza 14 apostolu ikus-entzunezkoa plazaratu zuten atzo, ostirala, Orion. Ehundik gora lagun elkartu ziren Kultur Etxeko aretoan, eta Jaione Apalategi Oteiza Fundazioko presidenteak Danok Oteiza egitasmoaren inguruan aritu zen lehenbizi. Izan ere, Alegriak propio egitasmo horrentzat sortutako ikus-entzunezkoa da atzo aurkeztutakoa.

Alegriak berak aurkeztu zuen gero azken hilabeteotan ondutako lana. Kultura eta arte arloko hamalau artista elkarrizketatu ditu egileak ikus-entzunezko pieza osatzeko, eta bertan izan ziren horietako batzuk ere. Emanaldia amaitu berritan hitza hartu zuten horietako batzuk, tartean, Bernardo Atxagak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide