Iturbide kalean egiten ari diren obrak asteazkenera arte luzatuko direla jakitera eman du Orioko Udalak. Lanak hilaren 30erako amaituta egongo zirela aurreikusi zuen hasiera batean udalak, baina beharginek egun gehiago behar dituztela azaldu du orain. Hain zuzen, sare elektrikoan izan den matxura bat konpontzen dabiltza.
Konponketa lan horiek, zehazki, Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren atzealdean ari dira egiten, Iturbide kaleko 6. zenbakitik aurrera. Hori horrela izanik, udalak esan du kale horretako zenbait aparkalekuk itxita jarraituko dutela.