Orioko Udala ibilgailuen flota berritzen ari da, eta jakinarazi du 2025ean zero emisioko hiru ibilgailu berri erosi dituela. Ibilgailu berrien inbertsioa 129.500 eurokoa izan da. Ibilgailuak berritzeko prozesua lizitazio bidez egin dute, eta esleipena hiru lotetan egin dute, "ibilgailu bakoitzaren erabilera eta beharrak ezberdinak direlako": udaltzaingoaren zerbitzurako ibilgailu bat, udal kanpinerako beste bat, eta brigadaren lanetarako kamioneta bat erosi dituzte.
Udalak jakinarazi du aurrez, garbiketa zerbitzua esleitzeko prozesuan, beste bi ibilgailu eskuratu zituela: bi ibilgailu elektriko txiki, batetik, eta kamioneta hibridoa, bestetik. 2024az geroztik, udalerriko garbiketa lanetan erabiltzen dira, egunero.
"Legez dagokigun betebeharra betetzeaz gain, klima aldaketaren aurrean emisioak murrizteko dugun konpromisoari erantzuten dio neurri honek", adierazi du udalak.