Aurreko astean bezala, gaur ere hainbat herritar elkartu dira Orioko osasun zentroaren atarian, zerbitzu hobea eta mediku gehiago eskatzeko helburuarekin. Orion mediku gehiago nahi dugu lelopean, 10 minutuko elkarretaratze isila egin dute anbulatorioaren sarreran, mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea eskatzeko.
Hurrengo elkarretaratzea urtarrilaren 29an izango da, ostegunarekin, leku eta ordu berean.
Dozenaka herritar, Orioko anbulatorioaren atarian, osasun zerbitzu hobea eskatzeko protestan. (Julene Sorarrain)