Gaur gauean ezingo da herrira sartu hondartza aldeko sarreratik

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 20a

Txanka Bidea airetik ikusita, gorriz marraztuta. (Orioko Udala)

Txanka Bidean pintaketa lanak egingo dituztela jakinarazi du Orioko Udalak, eta errepidea norantza bakarrean egongo dela zabalik; herritik ateratzeko. 

Orioko Udalak jakinarazi du Txanka Bidean pintaketa lanak egingo dituztela gaur gauean, eta horrek zirkulazioari eragingo diola 23:00etatik 04:00etara bitartean.

Norantza bakarrean funtzionatuko du errepideak ordu horien artean: errepidea irekita egongo da ibilgailuentzat herritik ateratzeko, baina ezingo da herrira hortik sartu. Beraz, herrigunera sartzeko Txistulari kaleko sarrera erabili beharko dute ibilgailuek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide