Kirol txartel berriaren inguruko bilera irekia egingo dute bihar, Kultur Etxean

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 19a

Karela kiroldegiko gimnasioa. (Orioko Udala)

Aurrerantzean derrigorrezkoa izango da kirol txartela izatea udal kirol instalazioetara sartzeko, hain zuzen. Txartel berriaren nondik norakoak azaltzeko asmoz, bilera irekia egingo dute bihar, asteartearekin, 19:00etan Kultur Etxean.

Orioko Udalak joan zen astean aurkeztu zuen aurrerantzean herriko kirol eskaintzaz gozatu ahal izateko derrigorrezkoa izango den kirol txartel berria, honek emango baitu udal kirol instalazioetarako sarbidea.

Aldaketak kirol elkarteetako kideei eragiten die nagusiki, eta horregatik, udalak bi urteko lanketa prozesua egin du elkarteekin, indarrean sartu aurretik, ondo aztertu eta zehazteko.

Hori horrela izanda, txartel berriaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko asmoz, bilera irekia egingo dute bihar, asteartearekin, 19:00etan Kultur Etxean. Gaian interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta saiora. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide