Antzerki inprobisatu saioa eskainiko dute otsailaren 20an Etxeluze gaztetxean

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 17a

Supitukiko kideak. (Utzitakoa)

Supituki talde bilbotarrak eskainiko du bat-batekotasunean oinarritutako ikuskizuna, eta sarrerak hiru euroan jarriko dituzte salgai.  

Etxeluze gaztetxean datorren hilabetean eskainiko duten emanaldietako baten berri eman dute: bat-batekotasunean oinarritutako antzezlan bat. Supituki talde bilbotarrak eskainiko du. Antolatzaileen esanetan, "istorioak bat-batean, ustekabean, zirt batean sortzen dituzte", eta ikusleak "sorkuntzaren funtsezko parte" bihurtzen dituzte, beraiek idatzitako esaldietatik abiatuta sortzen dituztelako istorioak. "Umorea, sormena eta benetako magia eszenikoa puri-purian", azpimarratu dute.

Ikuskizuna otsailaren 20an izango da, ostiralarekin, 19:30ean, eta sarrerak 3 euroan jarriko dituzte salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide