Lehen sorospen pediatrikoei buruzko hitzaldia antolatu dute hilaren 29rako

Onintza Lete Arrieta 2026ko urtarrilaren 16a

Lehen sorospeneko ikastaro bateko irudia. (Guka)

Gurutze Gorriko kide batek eskainiko du hitzaldia Orioko haur eskolan, eta izena aurrez eman beharko da, hamabost lagunentzako bakarrik dagoelako tokia. 

Lehen sorospen pediatrikoei buruzko hitzaldia antolatu du Orioko haur eskolako guraso batzordeak hil amaierarako. Zehazki, urtarrilaren 29rako, ostegunarekin, egingo dute solasaldia, 16:45ean hasita Maria Maestra haur eskolan.

Hitzaldia Gurutze Gorriko kide batek emango du, eta saioan hamabost lagunentzako lekua egongo denez, izena aurrez eman beharko da, posta elektronikoz, mariamaestra24.25@gmail.com helbidera idatzita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide