Orioko Futbol Taldeak aurtengo denboraldiko kromoen bilduma aurkeztuko du igandean

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 15a

Orioko Futbol Taldea. (Onintza Lete Arrieta)

Herriko Plazan izango da aurkezpen ekitaldia, 16:00etan hasita, eta elkarteko jokalariek beren album pertsonalizatua eskuratu ahal izango dute bertan, bost eurotan. Igandetik aurrera, albuma eta kromo zorroak eskuragarri izango dira herritar guztientzat, Kutixin eta Une Goxuan. 

Orioko Futbol Taldeak 2025-2026 denboraldiko kromoen bilduma aurkeztuko du datorren igandean. Duela lauzpabost urte egin zuten ekimena lehendabizikoz, eta aurten berreskuratzea erabaki dute. Hain zuzen ere, taldeko jokalari bakoitzak bere album pertsonalizatua jaso ahal izango du igandean, bost eurotan. 

Halaber, kromo zorroen eskaintza berezia ere egingo dute aurkezpenean, eta interesdunek 23 zorro 25 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte. 

Hala, aurkezpena arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango da, Herriko Plazan. Eta igandetik aurrera, bost eurotan izango da salgai albuma herritar guztientzat, Kutixin eta Une Goxuan, baita kromo zorroak ere, 1,20 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide