Oraindik eskuratu daitezke 'Harrapa Zan' rap jaialdirako sarrerak, Kolon Txikin

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 14a

Etxeluze gaztetxeak antolatuta, Odei eta La Basu raperoak igoko dira oholtzara urtarrilaren 23an, ostiralarekin. Oraindik sarrerak erosteko aukera dago Kolon Txiki tabernan, zortzi euroren truke.

Etxeluzek hitzordua ezarri du urte berriari hasiera ezinhobea emateko. Hain zuzen, urtarrilaren 23an bi artista igoko dira gaztetxeko oholtzara: Odei eta La Basu, zehazki. Bi artistek rap generoa jorratzen dute, eta bertaratzen direnak dantzan jartzeko asmoa dute.

Ateak gaueko 22:00etan zabalduko dituzte, eta ondoren hasiko dira emanaldiak. Sarrerak eskuragarri daude Kolon Txiki tabernan, zortzi euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide