Palestina-Orio herri ekimenak deituta, “giza eskubideak, bakea eta justizia” aldarrikatu zituzten atzo iluntzean Herriko Plazan egindako kontzentrazioan. Dozenaka langun elkartu ziren bertan, Palestinar herriari elkartasunez lelopean.
Taldeko kideek jakinarazi dutenez, asmoa da hileko lehen ostegunetan biltzea, 19:30ean plazan, Palestinaren aldeko elkarretaratzea egiteko. Hori ez ezik, txapak, zapiak eta oroigarriak ere jarriko dituzte salgai, bildutako diruarekin Gazako familiei laguntzeko.