Palestina-Orio taldeak elkarretaratzera deitu du bihar iluntzerako

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 7a

Palestina-Orio taldeak iaz egindako elkarretaratze bat. (Julene Sorarrain)

Palestinar herriari elkartasuna adierazteko asmoz, elkarretaratzera deitu du Palestina-Orio herri ekimenak. Bihar izango da hitzordua, 19:30ean, Herriko Plazan. 

Palestina-Orio herri ekimenak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar iluntzean Herriko Plazan, Palestinar herriari elkartasunez lelopean. Hain justu, palestinar herriarekiko elkartasuna adieraztea da helburua, "giza eskubideak, bakea eta justizia" aldarrikatuz. 

Hala, bihar, osteguna, arratsaldeko 19:30ean bilduko dira, Herriko Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide