Zaharren Babeslekuak jakinarazi du noiz eta nora egingo duen hurrengo irteera: Arantzazura joango dira, otsailaren 10ean, asteartearekin. Autobusa 09:00etan aterako da herritik, eta behin hara iritsita, hamaiketakoa egingo dute. 14:00etan elkartuko dira Kipuri jatetxean bazkaritarako, eta iluntzean itzuliko dira etxera.
Irteeran parte hartu nahi duenak otsailaren 3an, asteartearekin, eman beharko du izena 16:30etik 18:00etara Zaharren Babeslekuan bertan, eta 40 euro ordaindu beharko ditu. Autobuseko tokiak zozketa bidez banatuko dituzte.