Gertu dira Gabonak, eta Orioko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, egitarau oparoa osatu du abendutik urtarrilera arte adin tarte guztietako herritarrentzat.
Ekitaldien artean, ospakizunei lotutakoak hainbat izango dira, tartean, Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren urteroko Gabonetako kontzertua, Herribil eta Bidasoatik harago ikuskizunak, eta Mari Domingi eta Olentzeroren zein Errege Magoen etorrerak.
Horiez gain, kirolari lotutako bi saio ere programatu dituzte: Orio Eragin eskubaloi taldeak antolatutako Eskuaboi topaketak egingo dituzte hilaren 27an, Karela kiroldegian. Urteko azken egunean, aldiz, San Silbestre herri lasterketa jokatuko dute haurrek nahiz helduek.
Egitaraua
Abenduak 18, osteguna
- 19:30. Gabonetako Kontzertua, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako eta Salatxo Abesbatzako kideen eskutik, elizan.
Abenduak 19, ostirala
- 19:00. Gabonak eta aulki hutsa etxean hitzaldia, Zainbizi elkartearen eskutik, Salatxo aretoan.
- 22:00. Herribil emanaldia, Harribil dantza taldearen eskutik, Karela kiroldegian.
Abenduak 20, larunbata
- 11:00-13:00. Bertako zuhaitzen azoka, Herrio natur taldearen eskutik, tirolinako parkean.
- 19:30. Bidasoatik harago ikuskizuna, Xabi Solano eta Jon Garmendiaren eskutik, Kultur Etxean.
Abenduak 24, asteartea
- 11:30. Gabon eskea, kale kale, Zaragueta Herri Eskolak, Orioko Herri Ikastolak eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
- 17:30. Txokolate jana, Arkupe elkartean.
- 17:30. Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera, kalez kale eta Herriko Plazan, Lera taldeak antolatuta.
Abenduak 25, asteazkena
- 20:00. Gozategi taldearen kontzertua, Herriko Plazan.
Abenduak 26, ostirala
- 19:00. Errikotxiak antolatuta, Bertso Poteoa egingo dute kalez kale, Andoni Rekondo eta Aitor Mendiluze bertsolarekin batera.
Abenduak 27, larunbata
- 09:00-20:00. Eskubaloi Topaketak, Orio Eragin eskubaloi taldeak antolatuta, Karela kiroledgian.
Abenduak 31, asteazkena
- 11:00. San Silbestre lasterketa, Orioko Atletismo Taldeak antolatuta, arranpla ondoko plazan. 11:00etan hasiko da haurren proba, eta 12:00etan, aldiz, helduena.
Urtarrilak 2, ostirala
- 11:30-13:00 eta 15:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak, Karela kiroldegian.
Urtarrilak 5, igandea
- 10:30. Bizarzuriren etorrera, Errege Magoentzako gutunak biltzeko.
- 18:00. Errege Magoen desfilea, Trakatanek antolatuta, kalez kale.
Urtarrilak 16, ostirala
- 19:00. Herri aitortza ekitaldia, Arraunetxen.