Palestinarekin batera erresistentzian, beste urte batez

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 22a

Egun osoko egitarauan murgilduta daude Etxeluze gaztetxean, Palestinaren Aldeko Tekno Punk Erresistentzia Jaialdian. Solasaldia, bazkari beganoa eta ikuskizun aldarrikatzailea egin dituzte, eta aurrerantzean, kontzertuak eta DJ saioak izango dira. 

Palestinaren Aldeko V. Tekno Punk Erresistentzia Jaialdia ospatzen ari dira Etxeluze gaztetxean, egun osoko egitarau zabalarekin, eta antolatu dituzten ekintzetatik lortzen duten dirua palestinarrei bideratuko diete, haiei laguntzeko eta haien beharrak asetzeko proiektuetara.

Palestinarren ahotsa ezin da isildu hitzaldiarekin ekin diote egunari, Euskal Herrian bizi den palestinar baten eskutik, eta ondoren,  makina bat lagun elkartu dira bazkari beganoaz gozatzeko. Bazkalostean, elkarrekin kalejiran joan Herriko Plazara, eta DJ Ysa Tupak girotuta, Palestinaren aldeko Kolgadxs izeneko ikuskizun aldarrikatzailea eskaini dute, hainbat ezustekorekin.

Orain musikak hartuko du protagonismoa. Askotariko musika taldeak –Fotokopia, Adur, Alien State eta Rojo 2– eta disko jartzaileak –DJ jaia: Carameli, Iolo, ADN7, Ikzio eta Skitzaphonic– ariko dira Etxeluzeko oholtza gainean. Emanaldiko sarrerak 10 euro balio du.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide