Iriki Begik elkarteko kideak gustura dira herritarrek beste behin egindako ekarpenarekin. Atzo arratsaldean eta gaur goizean izan dira Herriko Plazan neguko arropa eta materiala biltzen, SOS Arrazakeria elkarteari bidaltzeko helburuarekin.
Arropaz betetako hainbat kaxa handi bete dituzte, eta eguerdi parean azaldu dira SOS Arrazakeria elkartekoak, bildutakoa jasotzera. Elkarteak jakinarazi duenez, 400 pertsona inguru daude Donostian, kale gorrian, eta beraiei bideratuko zaie bilketako materiala.
Hori horrela, elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkie oriotarrei, beste urte batez bere aletxoa jarri izanagatik.