Dena prest dago Palestinarekin V. Tekno Punk Erresistentzia Jaialdirako

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 4a

Hirugarren erresistentzia jaialdian Herriko Plazan atera zuten talde argazkia. (Utzitakoa)

Hilaren 22an ospatuko dute elkartasun jaia Etxeluze gaztetxean, eguerdian hasi eta gauera arteko egitarau zabalarekin.

Etxeluze gaztetxeak dena prest du Palestinarekin V. Tekno Punk Erresistentzia Jaialdirako. Azaroaren 22an, larunbaterakin, egingo dute elkartasun jaia, eta egitarau zabala osatu dute eguerdian hasi eta gauera arte.

Arratsaldean hasiko diren zuzeneko kontzertuek eta gaueko DJ jaiak izango dute pisu handiena, baina izango da bestelako ekintzarik ere, hitzaldia, herri bazkaria, ikuskizuna eta kalejira antolatu dituztelako eguerdi eta arratsalde parterako.

Kontzertuen sarrerak 10 euro balioko du, eta bazkariko txartelak, berriz, zortzi euro.

Honakoa da egitarau osoa:

  • 12:00. Palestinarren ahotsa ezin da isildu izeneko hitzaldia, Euskal Herriko palestinarren eskutik.
  • 14:00. Herri bazkari beganoa.
  • 16:00. Kalejira Herriko Plazara.
  • 16:30. Palestinarren aldeko performance ikuskizuna: Kolgadxs, Ysa Tupa DJarekin.
  • 18:00. Kontzertuak: Fotokopia, Adup, Alien State eta Rojo 2.
  • 23:00. DJ jaia: Carameli, Iolo, ADN 7, Ikzio eta Skitzaphonic.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide