Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da Treba eta nerabeen sexualitateari buruzko hitzaldia antolatu du Orion aste honetarako. Sexualitatea ezagutuz: emozioak, desirak eta tratu ona izenburupean, 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako saioa izango da, eta bi orduko iraupena izango du, 18:30etik 20:30era, zehazki. Besteak beste, sexualitatea eta ongizate emozionala bezalako gaiak lantzeko saioa izango da.