Oraindik sarerrak geratzen dira Sara Zozayak bihar emango duen kontzerturako

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 25a, 16:30

Sara Zozaya, abesten.

Bihar, gaueko 21:00etan izango da zuzeneko emanaldia, Kultur Etxean. Doako saioa izango da, baina aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira Turismo Bulegoan. 

Sara Zozaya musikariaren emanaldia eskainiko du Orioko Udalak Kultur Etxean bihar, 21:00etatik aurrera. Doako saioa izango da, baina aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira Turismo Bulegoan. Pertsona bakoitzak, gehienez, lau sarrera hartu ahalko ditu, eta bulegora gerturatu ezin dutenek, telefono bidez egin dezakete errebesera, 943-83 55 65 zenbakira deituta.

Udalak gogorarazi duenez, Sara Zozayak 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen EPa, eta urteko demo onenen zerrendan, zazpigarren postuan kokatu zuen Mondo Sonoro aldizkari ezagunak. Ordutik, LP bat eta bi EP kaleratu ditu, horietan azkena attä izenekoa. Aloud Music zigilu katalanarekin argitaratu du, eta Castillo Suarez idazlearen laguntza izan du hainbat kanten hitzak osatzeko. Gainera, Benito Lertxundi eta Valvidia bezalako sortzaile entzutetsuekin ere kolaboratu du artistak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide