Parrillada eta kontzertuak, ostiral honetan Katxiña jatetxean

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 18a, 10:24

Hereje Fighters taldekoak, orain bi aste, hondartzako surf festan. (Hereje Fighters)

Ibon DJa, Hereje Fighters eta King Konsul arduratuko dira Friends Reggae Night ekitaldia girotzeaz, eta parrillada ere eskainiko dute jatetxe atarian.

Friends Reggae Night musika jaia antolatu du Katxiña jatetxeak bihar iluntze-gauerako. Musika eta parrillada, biak eskainiko dizkiete Orioko bodegara bertaratzen direnei. 

Ibon DJak emango dio hasiera musika festari, 20:00etan. Parrillada egongo da gero, 20:30etik 22:00etara, eta ordu horretan hasiko dira kontzertuak: Hereje Fighters reggae talde oriotarra eta King Konsul igoko dira oholtzara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide