Ibai Marin Orioko River Box&Roll klubeko entrenatzaileak Gukari azaldu dio azaroaren 29rako boxeo jaialdia antolatu duela klubak Karela kiroldegian, eta hamar borroka ikusteko aukera egongo dela, horietako bi neoprofesionalenak; zehazki, maila horretako Euskadiko Txapelketak hartuko ditu Orioko jaialdiak. "Oraindik gauza batzuk zehazten ari gara, baina ziurra da borroka onak eta maila handikoak ikusi ahal izango direla", azaldu du Marinek.
Amateurren borrokaldietan, berriz, Orioko klubeko boxeolariek ere parte hartuko dute: Eneko Gaztañaga eta Mikel Arruabarrena oriotarrek, Liher Arizaga eta Igor Arruti aiarrek eta Nico Gogenolak, zehazki esateko.
Klubak aurrerago jakinaraziko ditu xehetasun guztiak.