Egunez aldatu dute Zuhaitz Gurrutxagaren 'Nortasun agiria' bakarrizketa saioa

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 2a, 17:00

Zuhaitz Gurrutxaga. (Utzitakoa)

Irailaren 19rako zegoen iragarrita emanaldia, baina agenda arrazoiengatik, astebete lehenago izango da, hilaren 13an. Elgoibartarraren saioa zimitorio zaharrean izango da, doan, 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Irailaren 19rako zegoen iragarrita Zuhaitz Gurrutxaren Nortasun agiria bakarrizketa saioa zimitorio zaharrean, baina udalak gaur jakinarazi du agenda kontuengatik astebete lehenago izango dela emanaldia, hilaren 13an, larunbatarekin. Ordua eta tokia mantendu egin dituzte: 19:30ean izango da, zimitorio zaharrean, eta doako saioa izango da.

Elgoibartarrak hirugarren bakarkako lana du hau, eta aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da haren bakarrizketa eta, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da eszenatokian.

Ikuskizunak 80 minutuko iraupena du, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide