Arima Soul taldearen kontzertua, larunbatean hondartzan

Aiora Arriola 2025ko abu. 20a, 08:00

Arima Soul System taldea Jazzaldian. (Utzitakoa)

Antilla hondartzako berdegunean emango du Arima Soul taldeak kontzertua larunbatean, Lidia Insausti eta Dj Makalaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan.

Arima Soul taldearen kontzertuak girotuko du asteburua Antilla hondartzako berdegunean. 20:00etatik aurrera izango da emanaldia, Lidia Insausti eta Dj Makalaren eskutik.

2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da Arima Soul, Mikel Unzurrunzaga Schmitz; artistikoki DJ Makala bezala ezagutzen denak, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Beraien abestiak Soul, Funk, R & B, Disco eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu.

Formatu desberdin askotan egiten dute lan, eta horietako bat Arima Soul System izeneko duoa da. Bertan, Makala DJ beteranoak musika jarri eta Lidia Insaustik abestu egiten du. Euren zuzenekoetan euren abestiak zein kantu klasiko batzuk nahasten dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide