Irungo CD Bidasoa eta Iruñeko Anaitasuna SCDR taldeek abuztuaren 8an, ostiralarekin batera, partida jokatuko dute Karela kiroldegian arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Orio Eragin eskubaloi klubak antolatutako Eragin Torneoko V. edizioa izango da hau, eta sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago Orio Eragin klubaren webgunean, bakoitza bost euro ordainduz. Eragineko jokalaria edo bazkidea izanez gero, kiroldegiko leihatilan hiru euroren truke erosteko aukera egongo da egunean bertan.