Saudi Arabiako Al-Shabab taldea entrenatuko du Imanol Alguacilek

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 4a, 09:53

Alguacil, atzo, Al-Shababa klubeko ordezkariekin. (Al-Shabab)

Reala entrenatzeari utzi ondoren, oriotarrak Saudi Arabiako liga profesionalean jarraituko du ibilbidea datorren denboraldian. Atzo aurkeztu zuen taldeak entrenatzaile berria.

Zurrumurruak baieztatuta gelditu dira: Saudi Arabiako liga profesionalean jarraituko du Imanol Alguacil oriotarrak bere futbol entrenatzaile ibilbidea. Atzo aurkeztu zuen oriotarra Riadeko Al-Shabab taldeak. Liga seigarren postuan amaitu du talde horrek, eta bere historian zehar sei aldiz izan da ligako txapeldun, azkenekoz 2012an. 

Alguacil Realeko entrenatzailea izan da 2019tik aurtengo denboraldia amaitu arte, eta ibilbide horretan lorpen historikoak erdietsi ditu: 2019-2020 denboraldian Errege Kopa; 2023-2024 denboraldianTxapeldunen Ligarako sailkatu zen; eta Europa Liga jokatzeko txartela eskuratu zuen 2019-2020, 2020-2021, 2021-2022 eta 2023-2024 denboraldietan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide