Igandeko Mola Market azoka egin aurretik, musikaz gozatzeko aukera egongo da Mola Mola tabernan ostiralean eta larunbatean.
Uztailaren 4arekin batera, DJ Furonia eta Jonferrek House por las venas saioa eskainiko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Uztailaren 5ean, aldiz, Sabaduki pre izeneko festa ospatuko dute egunean zehar, igandeko azokaren atarian.