Gure Zirkuak geldialdia egingo du Orion beste urte batez, uda honetan ere herritarrek ikuskizun bereziez gozatzeko aukera izan dezaten. Hain zuzen ere, abuztuaren 1etik 23ra eskainiko ditu emanaldiak astean lau egunetan, ostegunetatik igandera bitartean. Iaz bezala, Mendibeltz futbol zelai ondoko berdegunean egongo da kokatuta.
Sarrerak online erosi behar dira, eta dagoeneko eskuragarri daude. Guztira hamalau emanaldi egingo dituzte: abuztuaren 1ean, 3an, 8an eta 22an, 19:00etan izango dira saioak; abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 23an, aldiz, 12:00etan izango dira; eta abuztuaren 2an, 9an eta 10ean, berriz, goizez nahiz arratsaldez eskainiko dituzte emanaldiak.